domingo, 21 de abril de 2013

Otsondo - Otanarte - Gorramakil - Bardako Kaskoa

Otsondo - Otanarte - Gorramakil - Bardako Kaskoa - Otsondo

Otsondon aparkatu dut. Goramakileraino errepidea bada, antzinako base estatubatuarrera heltzeko egina baina, zorionez, gaur egun ez dago militarrik paraje honetan. Goiz joaten bada ez dago kotxerik: bakarrik behorrak eta ardiak lagun. Eta oso paisaia ederra, jakina.
Atera eta gutxira, helburua ikusten dut. Otanarteko antena antzeman daiteke hondoan.

Bidea oso ederra da. Beste aldetikan Alkurruntz ikusten dugu.

Itzulegitik Olaintzinera igo dut eta hortik Otanartera. Hasieran ikusten zen antenaren ondoan nago. Alkurruntz, orain, urrun geratzen da.

Otanartetik Gorramakilera. Hauxe Gorramakileko tontorra. Hondoan Otanarteko antena ikus daiteke, lainoak lausotua.

Gorramakileko ikuspegia zabala da oso: Otanarte, Aritzakuneko bailara, Irubelakaskoa, Iparla eta Auza.

Aritzakun eta Urritzate bailarak ikus ditzaket. Oso ederrak biak eta oso isolatuak. Argindarra ere ez omen da heldu oraindik paraje hauetara. Erromatarrak bai, ailegatu ziren eta Aritzakuneko meategiak ustiatu zituzten. Hemen Aritzakuneko ikuspegi bat.

Aurrera jarraitu eta Irubelakaskoa dugu aurrean.

Beste aldean Iparlako bista ederra dago..

Itzultzean Iguzkimendiz gozatzen dut.
Eta Baztangoiza.

domingo, 14 de abril de 2013

Otzaurte - Aitzgorri

Otzaurtetik atera nintzen. Beunda eta Añabasoko bidea hartu nuen. Laister helburua agerian zegoen.

Aldaola pasatu eta gero San Adrianera jo nuen. Hemen Mikeleten etxea eta Txurrukopunte.

San Adrianetik betiko bista ederra: Txindoki eta Aralar.

Igoera gogorra pagadian zehar. Bidean txondorren arrastoak ikus zitezkeen.

Pagaditik aterata igoerako azken txanpa falta da.





Tontorra agertzen da.

Tontorretik ikuspegi zabala: Arabako lautada, Elgea, Urbia... Hemen Goiherri eta Aralar.

Aterpea eta Aratz.

Buzoia eta Urbia.