lunes, 16 de diciembre de 2013

Goizamendi - Antsestegi - Iguzkimendi

Egunsentian atera gara Otsondotik eta gailurretako bidea hartu dugu. Meatzetako bizkarretik Alkurruntz ikusten da, hondoan, eta gero Otsondotik egindako bidea. Goizamendi da erdian dagoen mendi txikiagoa.

Beste aldetik helburua ikusten da. Ezkerretik eskuinera: Lizartzu, Artzamendi, Iguzkimendi eta Antsestegi.

 Bideko harrespila. Atzean Ibanteli, Aitxuria eta Larrun.

Aurrera jarraitzen dugu eta Antestegiko lehenengo gailurrera heldu gara. Atzean Lizartzu eta Arranomendi.

 Berehala Antestegiko tontor nagusira heldu gara. Postontzi okerra da: Lizartzu jartzen da.



Antsestegiko tontorrean. Ezkerretik eskuinera: Lizartzu, Arranomendi, Artzamendi eta Iguzkimendi.


 Lizartzu inguratzen dugu (irailean igo genuen) eta Gorospilen GRa hartzen dugu. Aurrean dauzkagu Artzamendi eta, hurbilago, Iguzkimendi. Lapurdin gaude jada.


Iguzkimendirako aldapa nekeza gainditu eta gero bistak oso ederrak dira. Artzamendi:


Aitxuria, Aiako Harriak, Larrun, Lapurdiko kostaldea, Landak...:


 Gorramendi, Adi, Autza, Albako Harria... eta Aritzakuneko bailara:


 Lizartzu, Alkurruntz, Ibanteli...:

Gorramendiko mendigunetik Alkurruntzera:


Baigura:


Irubelakaskoaren ertza eta Iparla:


 Eta Pirineoak: