domingo, 17 de agosto de 2014

Auza - Harrigorri


Erratzu (302 m) - Auza (1.305 m) - Harrigorri (1.136 m) - Erratzu

Erratzutik atera gara lainopean.
Bidean zehar Irubelakaskoa agertzen da laino artean.
Elorrietako mendilepoan hogei megalito baino gehiago omen daude. Hementxe horietako bat.
Hortik aurrera bidea aldapatsuagoa da. Baina horren truke benetako espektakulua hasten da.



Azkenean tontorra egiten dugu. Auza, Hauza edo Hautza (hiru formetan ikusi dut).


Harrigorri Auzatik

Iguzkimendi, Orhi, Pirineoak eta abar.







Harrigorrira jaisten gara.
Auza Harrigorritik ikusita.
Eta ikuspegi batzuk Harrigorritik



viernes, 1 de agosto de 2014

Istauz

Istauz

Erratzutik Gorostapalora eta hortik, galtzada zaharretik, Iñarbegira. Iñarbegi zeharkatu eta gero igoera hasi dugu, atzean utziz bere irudi bukolikoak.

Igo eta gero 110. mugarrira heldu gara, Antxola eta Burdinkurutx artean.

Mugari jarraituz Antxolako norabidea hartu dugu, baina Antxola eta Auza lainopean daude eta Istauzeraino heldu gara.