viernes, 6 de noviembre de 2015

Hirumugarrieta - Intzeko Dorrea

Lizarrusti - Lareo - Enirio - Igaratza - Hirumugarrieta - Igaratza - Elurzulueta - Lizarrusti
24 km

Lizarrustitik atera naiz eta pago ederren artean Lareoraino joan naiz.
Hortik Eniriotik Igaratzarantz igo naiz. Akaitz Txiki eta Sarastarriko gandorrak ikusten dira (erditik pasatu naiz igotzeko). Atzean Altzania eta, atzerago, Aratz eta Aizkorri.
Gero Intzeko Dorrera (Hirumugarrieta ere deitua) igo naiz. Haize gogorra baina bista ederrak. Malloak eta Gaintza, kostalderaino:
Betelu eta Elosta:
Kurutzeaga eta Ttutturre:
Pirineoak:
Izaga, Gaztelu eta Elamendi:
Ganboa:
eta Txindoki:
GR-ri jarraituz jaitsi naiz, Putterri eta Hirupagoeta artetik eta gero Allekoren ondotik. Lareo eta Aizkorri ikusten ziren:


lunes, 28 de septiembre de 2015

Adi

Adirako bidea hasi genuen oso eguraldi politarekin. Berdea nabarmentzen zen basoan goizeko argipean.

Izterbegi eta Auza

Bapatean lainoa agertzen da eta lainopean egingo dugu igoera osoa

Hala ere ederra dago basoa lainopean



lunes, 21 de septiembre de 2015

Saioa eta lainoa

Saioara Belatetik, lainoen dantzaren artean, mamua eta guzti ikusita (Brocken espektroa).






 Eguzkiak efektu deigarriak sortzen zituen.
Beraien artean Brocken espektroarena. Mamua dirudi baina nire itzala da. Ikusgarria benetan.




lunes, 7 de septiembre de 2015

Arantzako zirkua


Ibintza - Ekaitza - Mendieder - Zipuru
17 kilometro

Arantzatik atera garenean behelainoaren azken arrastoak nabarmenak ziren.


Ibintzarako bidea oso ederra da. Aralar eta kostaldea ikusten dira alde batetik. Beste aldetik Arantzako bailara. Hementxe igoera eta, hondoan, Larrun eta Aitztxuria.
Arantza, ezkerraldean, urrun geratzen da.
Ibintzatik.

Eta hurrengo helburuak. Ekaitza:

Eta hemen Ekaitza eta Mendieder. Atzean Mendaur, igoko ez duguna.

 Ekaitzara igo gara. Mendieder eta Mendaur Ekaitzatik


Eta Mendiederra. Bistak ohore egiten dio izenari.
Tontorretan zehar egin dugun bidea

Eta geratzen zaiguna. Hondoan azken helburura: Zipuru.
Eta Mendieder eta Mendaur Zipurutik


viernes, 24 de julio de 2015

Txindoki - Larrunarri - Ñañarri

Zirkularra
Larraitz - Muitze - Txindoki - Zirigarate - Larraitz

Iruñerria eta Sakana oskarbi egon arren, Goiherrik lainopean darrai.

Muitzeko bidea hartu dut, zidor estu batetik.

Igotzean laiñoa desegiten hasten da eta Amezketa agertzen da.


Muitzeko sakana

Eryngium Bourgatii

Astalikardua

Egurraletik: Ausa Gaztelu, Intzartzu eta Arastortzekogaña, Sarastarri eta Leitzadi eta, hondo-hondoan, Aitzgorri

Eta Txindokiko tontorra.

Euskal highlands: Larraone, Malloak, Ganbo, Uarrain, Malkorri, Gaineta, Beleku...


Ibiurko urtegia eta Ernio

Ordizia, Besasain, Usurbe eta Murumendi

Bista guztiak dira ederrak







Jaistean, Txindoki Zirigaratetik

 Eta Ausa Gaztelu