viernes, 6 de noviembre de 2015

Hirumugarrieta - Intzeko Dorrea

Lizarrusti - Lareo - Enirio - Igaratza - Hirumugarrieta - Igaratza - Elurzulueta - Lizarrusti
24 km

Lizarrustitik atera naiz eta pago ederren artean Lareoraino joan naiz.
Hortik Eniriotik Igaratzarantz igo naiz. Akaitz Txiki eta Sarastarriko gandorrak ikusten dira (erditik pasatu naiz igotzeko). Atzean Altzania eta, atzerago, Aratz eta Aizkorri.
Gero Intzeko Dorrera (Hirumugarrieta ere deitua) igo naiz. Haize gogorra baina bista ederrak. Malloak eta Gaintza, kostalderaino:
Betelu eta Elosta:
Kurutzeaga eta Ttutturre:
Pirineoak:
Izaga, Gaztelu eta Elamendi:
Ganboa:
eta Txindoki:
GR-ri jarraituz jaitsi naiz, Putterri eta Hirupagoeta artetik eta gero Allekoren ondotik. Lareo eta Aizkorri ikusten ziren: