miércoles, 25 de julio de 2012

Murumendi - Usurbe

Goiz polita egiten zuen mendira joateko. Semea eta biok Beasaindik atera ginen. Ur-depositotik Usurbeko bista ederra zegoen.


Hala ere, eguraldia trakestu zen bapatean eta Murumendin lainoa zen nagusi. Dena den Usurbeko gurutzea asmatzen da hondoan.


Lastima! Bestela Murumenditik Gipuzkoa osoa ikusten baita. Tontorrean dagoen mahaia da froga. 180 graduko ikuspegia!


Zirimiripean bueltatu behar baina Usurbetik hurbil atertu egin zuen eta igo ginen. Hor zegoen gurutzea


Eta Goiherriko bista


Jaitsieran berriz eguraldi ona eta Txindoki agertu zen gure aurrean.





Ortzantzurieta - Astobizkar

Orreagatik atera ginen semea eta biok, Ferragut eta Roldanen borroka irudikatzen duen frisoa ikusi eta gero.


Orreagatik atera eta berehala ikusi genuen gure helburuetako bat: Astobizkar.



Bidean zehar oso ugariak ziren kuku-prakak (digitalis purpurea).



Bidea erosoa zen.



Iralepotik Laurinagako bista ederra zegoen.

Eta laister Ortzantzurietako tontorrera heldu ginen.


Tontorretik Girizu eta Adi primeran ikusten dira



Eta baita Txangoa eta Urkulu ere



Gainera Mendimotz eta gure hurrengo helburua, Astobizkar, ikusten ziren.



Hementxe Astobizkarreko tontorra



Eta kontrako ikuspegia: Ortzantzurieta Astobizkarretik ikusita



Eta Pirineoak



Gero berriz Ibañetara



Eta berriro Orreagan, suge baten "erasoa" jasan eta gero.