miércoles, 25 de julio de 2012

Murumendi - Usurbe

Goiz polita egiten zuen mendira joateko. Semea eta biok Beasaindik atera ginen. Ur-depositotik Usurbeko bista ederra zegoen.


Hala ere, eguraldia trakestu zen bapatean eta Murumendin lainoa zen nagusi. Dena den Usurbeko gurutzea asmatzen da hondoan.


Lastima! Bestela Murumenditik Gipuzkoa osoa ikusten baita. Tontorrean dagoen mahaia da froga. 180 graduko ikuspegia!


Zirimiripean bueltatu behar baina Usurbetik hurbil atertu egin zuen eta igo ginen. Hor zegoen gurutzea


Eta Goiherriko bista


Jaitsieran berriz eguraldi ona eta Txindoki agertu zen gure aurrean.





No hay comentarios:

Publicar un comentario