lunes, 13 de agosto de 2012

Lizarrusti - Hondar Txuri


Semea eta biok Lizarrustitik atera ginen lainoaren mehatxupean. Txaradigorri asma daiteke hodeien artean.

Pagadi ederrak daude bidean zehar


Agauntz errekaren ondotik goaz, amildegia jarraituz. Ur-jauziak entzuten dira baina ez dira ikusten udan gaudelako (neguan, hostorik gabe, bai ikusten direla). Kareharrian zulatutako tuneletik pasatzen gara.

Horrela Lareora heltzen gara. Hemen Akaitz Txiki eta Sarastarriren hasiera ikusten dira.

Hondoan gure helburua hauteman dezakegu

Enirio pasatu eta gero igoerari ekiten diogu. Bide osoan zehar trikuharri asko ikusten dira (Labeo, Olasoro...) baina hau da gehien gustatzen zaiguna: Zearragoienako trikurarria.

Piska bat gehiago igo eta Hondar Txurin gaude

Oso oso hurbil ditugu Aralerreko zirkuaren tontor ederrak: Gaineta, Malkorri, Uarrain... Baina semeak itzultzea nahiago du.
Bueltan, ikuspegiak gozatuko ditugu.


No hay comentarios:

Publicar un comentario