Bide honek Nafarroa eta Iparraldearen arteko muga jarraitzen du, tontorrak lotuz eta mugarriei jarraituz.
Linduxgainean 155 mugarria ikusten dugu eta ia 174 mugarriraino helduko gara. Adartzaraino joatea zen asmoa baina beroak iritzia aldaraziko digu.
Paisaia benetan ederra da: alde batean Luzaideko bailara, Astobizkar, Ortzantzurieta... Bestean Aldudeak, Hautza, Iparla... eta Adartzaraino ailegatuz gero, Donibane Garazi ere bai.
Irakurri dudanez, orain dela urte gutxi arte baimena eskatu behar zen bide hau egiteko. Zorionez txorakeria horiek bertan behera geratu dira gaur egun.
Orreagatik aterata laister Ibañetara igotzen gara. Hortik lehenego helburuak ikusten dira.
Linduxgainean Iparraldeko bidea hartzen dugu, basoan zehar, eta Axistoiko Kaskora igotzen gara. Hortik jarraitu behar dugun bidea ikusten da, beti muga jarraituz (alambre-hesia eta mugarriak lekuko).
Gero Txapelarriko kaskoa dator. Hemen mugarria erori da.
Azkenean Laurinagara igotzen gara. Hemendik primeran ikusten da blog honetako lehenengo txangoa (Lindux-Mendiaundi-Axkasarreta).
Eta hauxe da honaino egin dugun bidea.
Lariñagako tontorra.
Eta hauxe da gure zain dagoen bidea. Lehenengo planoan Mendikozeta, Izoztegi eta Meatze. Haruntzago nabarmentzen da Argarai eta, hondoan, Mendimotxa eta Adartza.
Jarraitzen dugu. Hemen hurbilagotik ikusten dira Meatza, Argarai, Mendimotxa eta Adartza.
Beroak gogor jotzen du eta Adartzaraino heltzeko asmoz, Argarai magaletik sahiestea erabakitzen dut. Akatsa izango da: magala argomaz beteta dago. Azkenean basotxo bat zeharkatzen dut eta Euntzarotik hurbil ateratzen naiz berriz nere bidera. Hortik Mendimotxa eta Adartza bere edertasun osoz agertzen dira.
Beroa haundiegia denez eta ezkerreko hanka minduta daukadanez, itzultzea erabakitzen dut. Beste baterako geratzen da ba Adartza. Orain bai, orain Argarai igotzen dut. Iparla ikusten da tontorretik.
Argaraiko bistak (barkatu kalitate txarra).
Eta gero, bueltako bidea hartzen dut.
No hay comentarios:
Publicar un comentario