lunes, 17 de septiembre de 2012

Otzaurte - Elurzuloak - Aratz - Argorri - Otzaurte

Otzaurte - Elurzuloak - Aratz - Argorri - Otzaurte
Eguna: 2012ko irailaren 16a
Luzera: 20 kilometro

Otzaurtera kotxez joan gara. Handik Aitzgorrik bere distira guztia erakusten digu.

Otzaurtetik oso bide ederra dago, batez ere Beunda pasatuta, pistatik urruntzen garenean. Bidetik bista politak daude: Txurrukopunte, Altzaniako mendiak... Pagoak eta alertzeak bide ertzean. Azkenean Aldaolara heltzen gara eta hortik Sanadrianera igotzen gara. Hortik primeran ikusten dira Txindoki eta Aralar.

Tunela pasatu, tumulua ikusi, pagadia zeharkatu eta Elurzuloak deitutako tontorrera ailegatzen gara. Hortik oso hurbil dago Aratz. Gailurretik jarraitu behar da bakarrik.

Aratzeraino jarraitu eta ikuspegia zabala da. Arabako lautada eta Gasteiz, Gipuzkoako zati handia eta Nafarroako eta Bizkaiko mendiak. Adibidez, alde batetik Aitzgorri eta Urbia agertzen dira

Beste aldean Urkila eta Elgea mendilerroak
Eta baita Aralar
 eta Zegama.
 Bukatzeko Argorrira igotzen gara
Eta bueltako bidea hartzen dugu berriz. Sanadriango kobazuloan ahuntzak aurkituko ditugu.


jueves, 6 de septiembre de 2012

Ttutturre - Zubizelaigaina - Uarrain

Plana bestelakoa zen baina Aralarrerako errepidea moztuta zegoen enborrak kamioetan kargatzen ari zirela eta. Kotxea ezponda batean utzi eta mendi pista bat hartu dut. Berria zen niretzat baina basoa zeharkatu eta gero laister ezagutu dut Belokiko profila. Belokiko ingurutik argi ikusten dira Ttutturreko piramidea eta Uarraineko tontorra. Hara joango naiz.

Ttutturrera heldu baino lehen, Malloetako ikuspegia zirraragarria da.


Hementxe Ttutturretik ikusten denaren bideoa. Ederra benetan: Malloak, Txamenei, Beloki, Beriain, Artxueta, Uarrain, Zubizelaigaina... eta Araizeko bailara laiñopean.


Ezin dut saihestu tentazioa: Malloetako bista Ttutturreko tontorretik.


Hurrengo helburuak: Zubizelaigaina eta Uarrain


Zubizelaigainera igo eta gero, gailurretik, Uarrainera arte. Hementxe Uarraingo tontorra.





Cambrils