Otzaurte - Elurzuloak - Aratz - Argorri - Otzaurte
Eguna: 2012ko irailaren 16a
Luzera: 20 kilometro
Otzaurtera kotxez joan gara. Handik Aitzgorrik bere distira guztia erakusten digu.
Otzaurtetik oso bide ederra dago, batez ere Beunda pasatuta, pistatik urruntzen garenean. Bidetik bista politak daude: Txurrukopunte, Altzaniako mendiak... Pagoak eta alertzeak bide ertzean. Azkenean Aldaolara heltzen gara eta hortik Sanadrianera igotzen gara. Hortik primeran ikusten dira Txindoki eta Aralar.
Tunela pasatu, tumulua ikusi, pagadia zeharkatu eta Elurzuloak deitutako tontorrera ailegatzen gara. Hortik oso hurbil dago Aratz. Gailurretik jarraitu behar da bakarrik.
Aratzeraino jarraitu eta ikuspegia zabala da. Arabako lautada eta Gasteiz, Gipuzkoako zati handia eta Nafarroako eta Bizkaiko mendiak. Adibidez, alde batetik Aitzgorri eta Urbia agertzen dira
Beste aldean Urkila eta Elgea mendilerroak
Eta baita Aralar
eta Zegama.
Bukatzeko Argorrira igotzen gara
Eta bueltako bidea hartzen dugu berriz. Sanadriango kobazuloan ahuntzak aurkituko ditugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario