Eguna: 2012ko arazoaren 2a
Luzera: 22 kilometro
Iraupena: 3,5 ordu
Bertizetik atera naiz azken behelainoarekin batera. Aizkolegirako bidea oso ederra da. Aldapa leunak hostozabalen pean (eta, bukaeran, laritzen pean ere).
Hamaika kilometro horietaz gozatu eta gero Aizkolegiko jauregira heldu naiz. Erortzear omen dago, Nafarroako Gobernuaren afitxen arabera, baina ipuinetatik aterata dirudi. Hunkigarria izan behar zuen sasoian zegoenean. Cigak bazekien dirua nola xahutu!
Eta Mendaur.
Eta Albako Harria.
Itzultzeko Plazazelaiko bidea hautatu dut. Hasierako jaitsiera handia egin eta gero oso leuna da, Aranea errekaren albotik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario