viernes, 16 de noviembre de 2012

Belate - Putzueta - Leurtza - Belate

Ultzamako Benta - Putzueta - Leurtza

Eguna: Azaroaren 14
Luzera: 28 kilometro
Denbora: 5,15 ordu

Ultzamako Bentan aparkatu dut egunsentian.


Laster Odolagan nago eta argitu egin du. Oraindik Baztango armarria  ikus daiteke bere  aurrealdean.


Bentaxarrerako bidetik Ultzamako ikuspegi ederra dago.


Bide osoan zehar uso ehiztarien tiroen hotsak etengabeak dira. Bentaxar pasatu eta gero Putzuetara igo naiz. Ikuspegia zabaltzen da.


Mendaur ikusten da.


Bagaundiko lepoa zeharkatu dut eta Larremiarreko magaletik jarraitu.


Ultzama atzean geratzen da.


Hemendik aurrera basoaren nagusitasuna erabatekoa da.


Mugakosorora heldu naiz.


Usategi gehiago hemendik. Pittozarreko triku-harria ikusteko bidetik atera naiz.


Uztakortarantz jarraitu dut.


Erlainera heldu naiz. Burdinezko gurutzea dago hor.


Bidegurutze batera heldu naiz.


 Hemen GR-a utzi dut eta Eltzaburutik datorren galtzada hartu.


Leurtzarako jaitsieran udazkeneko koloreez gozatu ahal izan dut.


Eta Leurtzako zutarriraino heldu naiz.


Azkenean Leurtzako urtegietara heldu naiz.




Urtegiari buelta eman eta itzulera hasi dut. Eguzkiak jotzen hasi du eta urrezko tonu deigarriak sortu ditu.



Erlainen berriz. Putzu honetan hiru munduak daude batera: lurra, ura eta airea.


Basoa berriro.


Belatetik hurbil Gartzaga ikusten da.


Eta Belateko oreinak.




No hay comentarios:

Publicar un comentario