lunes, 7 de enero de 2013

Okolin - Algorrieta - Loiketa

Okolin - Algorrieta - Loiketa

2013ko urtarrilaren 6a

Nahiz eta Iruñerrian erabat oskarbi egon, Ultzamako Bentatik iparraldera lainoak ziren nagusi eta haizeak gogor jotzen zuen.

Belateko Ama Birjinaren monasterioren parean egunsentia nabaritzen zen hala ere.


Santiagorako bidean Frantziarako norabidean egin dut aurrera (Baiona eta Iruñea lotzen omen zituen galtzada erromatarraren zehar) eta gero Aratxuri errekaren ondotik joan naiz. Basoa oso ederra da eta errekaren ur-jauzien soinuak izugarrizko bakea ematen du.

 Gartzagako mendilepora aterata Saioa ikusten da.

Laster Okolingo tontorrera ailegatzen naiz.

Pirineoak ikusten dira.
 
Eta Malloak ere.

 Nire asmoa Saioara edota Zurianera joatea zen. Saiora joaten den mendilepoa benetan ederra da eta plazerra da hortik ibiltzea.

Hala ere haizea gogorregia zen nire gusturako. Tarte horretan beldurra pasatua naiz haizearengatik eta nahiago dut planak aldatzea eta ezagutzen ez ditudan beste aldeko tontorrak ezagutzea.

Hirumugeta inguruan harrespila ederra dago.

Algorrietara igotzen naiz (argazkian Gartzaga eta Saioa ikusten dira ere).

Eta gero Loiketara. Hemendik Zuriain primeran ikusten da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario