Lekaroztik atera gara behelainopean
Igotzen hasi eta berehala Auzaren presentzia nabarmena da
Eta berarekin batera Adi eta Okoro
Eta Zuriain, Abartan, Okolin, Saioa, Gartzaga...
Nik dakidanez Legate da Faulkner-en pertsonai baten izena duen Euskal Herriko mendi bakarra (Abuztuko argia izeneko eleberrian). Horretaz aparte mendi magikoa ere bada: zutarria, harrespila, via crucis-a... Eta ibilia: antena, postontziak, oroitarriak, erpin geodesikoa, mendien izenak dituen mahaia...
Hemen Auza euskarazko via crucis-etik ikusita
Eta Belateko mendiak
Mendaur, Ekaitza eta Bertizeko basoa...
Aizkolegi agerian goiko eskubialdean
Baina ikuspegia are zabalagoa da, 360 gradukoa. Txaruta, Garmendia, Aitztxuri, Larrun, Iparla, Ortzantzurieta...
Hemen Alkurruntz, Artzamendi, Iguzkimendi, Gorramendiko mendilerroa....
Itzuleran, Lekarozera heltzear, mihuraz betetako zuhaitz ederrak