sábado, 8 de marzo de 2014

Ezkaroz - Legate

ZIRKULARRA EZKAROZ - LEGATE - EZKAROZ

Lekaroztik atera gara behelainopean


Igotzen hasi eta berehala Auzaren presentzia nabarmena da


Eta berarekin batera Adi eta Okoro


Eta Zuriain, Abartan, Okolin, Saioa, Gartzaga...


Nik dakidanez Legate da Faulkner-en pertsonai baten izena duen Euskal Herriko mendi bakarra (Abuztuko argia izeneko eleberrian).  Horretaz aparte mendi magikoa ere bada: zutarria, harrespila, via crucis-a... Eta ibilia: antena, postontziak, oroitarriak, erpin geodesikoa, mendien izenak dituen mahaia...
Hemen Auza euskarazko via crucis-etik ikusita


Eta Belateko mendiak


Mendaur, Ekaitza eta Bertizeko basoa...


Aizkolegi agerian goiko eskubialdean


Baina ikuspegia are zabalagoa da, 360 gradukoa. Txaruta, Garmendia, Aitztxuri, Larrun,  Iparla, Ortzantzurieta...

Hemen Alkurruntz, Artzamendi, Iguzkimendi, Gorramendiko mendilerroa....


Itzuleran, Lekarozera heltzear, mihuraz betetako zuhaitz ederrak


No hay comentarios:

Publicar un comentario