Arantzatik atera gara hilerri ondoan ateratzen den bidetik. Berehala hasten da igotzen eta aurrera egin dugu marra zuri-horiei jarraituz. Herria behean gelditu da.
Mendilepora helduta Baztan agertzen da gure aurrean, lainopean.
Ibiltzen garen heinean lainoa desagertzen joaten da eta guk pentsatzen dugu zein zorionekoak garen espektakulu hau etxetik hurbil izateagatik. Gozamen izugarria da hemendik ibiltzea!
Bustitzako leopoa gainditu eta gero Mendaurreko urtegia eta Malerreka agertzen dira gure aurrean.
Urrunean Malloak, Txindoki, Aitzgorri...
Sigi-saga ibili eta gero bukaerako eskailetara heldu gara.
Eta Trinitateko baselizara eta tontorrera.
Hemendik dena ikusten da: Landak, Itsasoa, Igeldo, Aitzgorri, Aralar, Elamendi, Pirineoak, Saioa, Adi, Iparla, Gorramendi, Artzamendi, Larrun...
Eta Arantzara itzuli gara.
Oso oso politak dira. Ibilbide galanta gozatu duzue. Musuak. Txetxo
ResponderEliminar