Ganbon egona naiz Larraitz eta Guardetxetik igota. Gaur beste bidetik joan nahi dut. Amezketa urrunago geratzen zaidanez, Lizarrusti aukeratu dut abiapuntu gisa.
Etxetik atera naiz ilargi oso eder batek babestua. Atzo eklipsatu omen zen baina ezin ikusi Euskalherritik. Lizarrustitik Lareora joan naiz eta, Eniriora heldu baino lehen median gora hasi naiz. Basotik joan naizen bitartean kukuaren txioak lagundu nau etengabe.
Trikuharri asko ikusten dira. Zearragoena adibidez. Hemen Uleagaoenetako bat. Arbasoek bazekiten non egin beraien megalitoak. Lehenengo planoan Akaitz Txiki eta Sarastarriko gandorra. Urrunago Lizarrusti eta Etxegarate lotzen duen mendikatea. Hondoan Urbasa.
Igoera gogorra eta gero Gaiñetara heldu naiz. Bidean sugetxo batek inguratuta zeukan sugandila bat baina ni ikustean ihes egin du, bere presa askatuz. Zoria bere alde izan du gaur sugandilak. Gaiñetatik ikusten dira hurrengo helburuak: Malkorri (aurrean, eskubian), Uarrain (erdian) eta Ganbo (erdian, hondoan).
Eta beste aldera begiratuta Txindoki atzetik ikusita. Paraje hauek euskal highlands dirudite.
Malkorri gainditu eta gero, Uarrainera heltzen naiz eta Ganbo agertzen da ene aurrean.
Ganbotik Pardarri eta Irumugarrieta ikusten dira.
Eta Malloak. Hauek ere atzetik.
Ikusgai zabalak.
Gero jaisten hasi naiz. Isatsa loratu egin da eta horiz jantzi ditu larreak. Behean, erdian, Lareoko urtegia atzeman daiteke. Hortik pasatu behar dut Lizarrustirako bidean.
Igaratzatik Eniriora doan bidea aurkitu eta hortik Lareora eta Lizarrustira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario