Orreaga - Lindux - Aizperri - Mendiaundi - Mendittipi - Askaxarreta/Menditxuri - Orreaga
Semea eta biok errepikatu egin dugu blog honetako lehenengo txangoa, ederra eta atsegina baita.
Albako Harria Linduxetik
Mendiaundi Aizperritik
Askaxarretako tontorra. Postontzia Amaiurreko oroitarria da.
Orreaga Askaxarretatik, Astobizkar eta Ortzantzurietapean.
Udaberriak eztanda egin du eta lore asko ikusi ditugu. Batzuk ezagutzen ditugula uste dugu.
Bostorria (Cincoenrrama, Potentilla reptans)
Eszila (Scilla lilio hyacinthus)
Veronica chamaedrys
Isatsa
Lilipa (Narciso)
Hepática dorada (Chrysosplenium oppositifolium)
Lathraea clandestina
Beste batzuk ez ditugu ezagutzen.
miércoles, 21 de mayo de 2014
lunes, 5 de mayo de 2014
Maxilko Harria - Elkaitza - Erregarri
Maxilko Harria - Elkaitza - Erregarri
Udaberriko egun ederra aprobetzatzeko berriz Erratzura. Xorroxin ikusi eta gero Iñarbegirako kaltzada hartzen dut. Lore mota asko ikus daitezke. Hemen Kukubelarra (Aguileña, Aquilegia vulgaris)
Alkurruntz galtzadatik.
Bide osoan zehar ur-jauzi asko daude. Ez dira Xorroxin bezain handiak, baina bai ikusgarriak. Uraren soinua beti lagun.
Girtangorriak (Búgula, Ajuga reptans).
Eta berriro Sorginetxoa triku-harrian.
Triku-harritik Maxilko Harria ikusten da. Igoera dirudien baino askoz nekezagoa da. Kontuz ibili behar da cairn-en arrastoa ez galtzeko.
Elorri zuri bat loretan.
Igotzen naizen heinean ikuspegia zabaltzen da. Saioako mendilerroa agertuz.
Azkenean tontorrera heltzen naiz.. Argazkian Mazako Etxolaren hondakinak, Mazako larreak eta, hondoan, Elkaitza, Erregarri eta Auza.
Etortzeko bidea Elkaitzatik.
Eta Auza eta Erregarri leku beretik ikusita.
Erregarri gaindituta Auzarako aldapa hasi dut baina lauzak bustiak daude eta irristakorrak. Orkatila bihurritu zait eta oso gutxi falta zaidanean, buelta ematea erabaki dut. Berriro ere Auzara heltzeke geratu naiz.
Berriz Erregarrira.
Atzean uzten dut.
Eta berriro galtzadara loreak ikusmiratzen. Honako hau Zaingorria da (erderaz, hierba de San Roberto; Geranium robertianum).

Anbulu zuria edo Porrostoa (erdaraz Gamón, Asphodelus albus)

Suscribirse a:
Entradas (Atom)