lunes, 5 de mayo de 2014

Maxilko Harria - Elkaitza - Erregarri

Maxilko Harria - Elkaitza - Erregarri

Udaberriko egun ederra aprobetzatzeko berriz Erratzura. Xorroxin ikusi eta gero Iñarbegirako kaltzada hartzen dut. Lore mota asko ikus daitezke. Hemen Kukubelarra (Aguileña, Aquilegia vulgaris)

Alkurruntz galtzadatik.

Bide osoan zehar ur-jauzi asko daude. Ez dira Xorroxin bezain handiak, baina bai ikusgarriak. Uraren soinua beti lagun.
Girtangorriak (Búgula, Ajuga reptans).

Eta berriro Sorginetxoa triku-harrian.

Triku-harritik Maxilko Harria ikusten da. Igoera dirudien baino askoz nekezagoa da. Kontuz ibili behar da cairn-en arrastoa ez galtzeko.

Elorri zuri bat loretan.

Igotzen naizen heinean ikuspegia zabaltzen da. Saioako mendilerroa agertuz.



 Azkenean tontorrera heltzen naiz.. Argazkian Mazako Etxolaren hondakinak, Mazako larreak eta, hondoan, Elkaitza, Erregarri eta Auza.

Etortzeko bidea Elkaitzatik.

Eta Auza eta Erregarri leku beretik ikusita.


Erregarri gaindituta Auzarako aldapa hasi dut baina lauzak bustiak daude eta irristakorrak. Orkatila bihurritu zait eta oso gutxi falta zaidanean, buelta ematea erabaki dut. Berriro ere Auzara heltzeke geratu naiz.

Berriz Erregarrira.


Atzean uzten dut.

Eta berriro galtzadara loreak ikusmiratzen. Honako hau Zaingorria da (erderaz, hierba de San Roberto; Geranium robertianum).


Anbulu zuria edo Porrostoa (erdaraz Gamón, Asphodelus albus)



No hay comentarios:

Publicar un comentario