Iruñerrian oskarbi: Orion, Bellatrix eta Aldebaran zeruan, gure patuaren ikusle. Eta, hala ere, Ezkabako tunela zeharkatu eta berehala dena lainopean. Laino trinkoa gainera. Eta hanka sartu dudalako pentsatzear nagoenean konturatzen naiz ateri dagoela zerua aurrerago.
Ultzamako Bentetan aparkatzen dut eta basoan barruratzen naiz. Gaua da oraindik eta une magikoa da. Oreinen orroak eta hegaztien karrankak bakarrik. Pagadien artean ibiliz, naturarekin lotuta sentitzen naiz.
Basotik atera eta Okolinerako bidetik paraje ederra ikusten da. Puntu txuria kotxea dagoen lekua da.
Igotzen jarraitzen dut eta Okolineko tontorrera heltzen naiz.
Larrun primeran ikusten da.
Eta Saiorako bidea. Hara joango naiz.
Oso mendilepo ederra da eta hortiz ibiltzea plazerra da. Zuriain dago alde batean.
Eta Okolin atzean (hortik nator).
Saioa behatoki pribilegiatua da edozein norabidetan.
Adi eta Pirineoak.
Larrun berriro.
Eta Pirineoak hondoan, betiereko presentzia, oraingo honetan hodeien gainetikan.
Atzerako bidea hartzen dut eta Gartzagara igotzen naiz. Ezkerretik eskuinera: Algorrieta, Loiketa (blog honetako beste sarrera baten igoak) eta Azkenatz.
Saioa eta Okolin Gartzagatik ikusita.
Bukatzeko Gartzagatik Azkenatzera joan naiz. Hementxe Gartzaga handik ikusita.
Eta bide osoan zehar basa azafranak.
Otaloreak.
Eta txilarra.
No hay comentarios:
Publicar un comentario