viernes, 21 de noviembre de 2014

Altzania

Txaradigorri - Zelatamuño - Irumugeta - Argonitz - Bernoa - Intsusburu (15 km.)

Lau hitzek definitzen dute gaurko txangoa: bakartasuna, udazkena, muga eta trikuharriak.
Bakartasuna zeren, ostirala izanda, inor ez baitzegoen.
Udazkena, bide osoa pagadiak betetzen duelako eta, data hauetan, pagadia delako udagoienaren adierazpenik nabarmenena.
Muga, bide osoan zehar Gipuzkoa eta Nafarroaren arteko muga zedarritzen duten mugarriei jarraituko diegulako.
Eta trikuharriak, erruz aurkitzen direlako.

Lizarrustitik atera naiz Askokopuntarantz.
Udazkena nabarmena da.


Txaradigorrin lehengo trikuharria aurkitzen dugu.


 Zelatamuño eta Mintegitxuta zeharkatzen ditugu. Afitxaren arabera azken izen hau haritzen mintegia izateari zor zaio.
Agauntzeko sakana, Aralar eta Alleko ikusten dira.

Irumugetan, izenak dioenez, Ataun, Etxarri Aranatz eta Bakaiku elkartzen dira. Mugarrian hiru izenak agertzen dira. Argazkian Etxarrirena.
Trikuharri gehiago: Argonitz
eta Bernoa non, batzuen arabera, sorginak elkartzen ziren.. Ondoko galtzada Ataunerantz doa.
Bukatzeko Intsusburu trikuharria eta tontorra.
Hortik bista ederra: Txurrukopunte eta Naparraitz eta, hodeien gainetik, Aratz.
Itzultzean Beriain agertzen da (joatean lainoak estaltzen zuen).

No hay comentarios:

Publicar un comentario