21 km.
Etxetik bertatik atera naiz oinez. Pribilegioa da etxetik hain hurbil izatea paraje hauek hiri batean bizi arren.
Artikatik Berriosusora basotik doa bidea. Arteak eta ipuruak dira nagusi baina noizean behin zedroak (argazkian bezala) eta pinu larizioak landatu dituzte.
Berriosuson basotik atera naiz eta Plazaolako bide zaharrari jarraitu diot. Soroek berde bizia dute.
Oteizara heldu naiz. Txerriboda egiten ari ziren, burua moztuta eta txerria kanalean zabalduta. Hortik Iruñerriko itzulia egiten duen GR-ri jarraitu diot tontorreraino.
Goian bista ederrak: Moncayotik Pirineoetara. Hementxe Txurregi, Gaztelu eta Beriain.
Orain Urbasarekin batera.
Eta Aratz, Aizkorri eta Aralar
Pirineoak
Ezkabamendi eta Ezkabarte
No hay comentarios:
Publicar un comentario