viernes, 20 de abril de 2018

Larrazpil Irurtzundik

Larrazpil Irurtzundik
18 km.
Desnibela: 700 m.

Egun ederra Larrazpil trikuharria ikusteko. Gainera bi orkatz ikusi ditut eta, udaberri honetan lehenengo aldiz, kukua entzun dut (dirua poltsikoan izanda, beraz...)
Beste aldean ardi bat hiltzorian ikusi behar izan dut eta bere kontura putreen oturuntza, agian une ederrak iragankorrak direla gogorazteko.

Irurtzundik aterata Itxasperreko baselizaraino joan naiz.


Udaberria nabaritzen da
Urbasa
Gaztelu eta Txurregi
Eta ardi hau, gaixorik dirudiena baina oraindik hankak mugitzen dituena

Madotz
Artxueta
Eta Larrazpileko trikuharria




Gaztelu, Mortxe eta Txurregi
Beriain
Eta, jaistean, putreak ardiaren inguruan. Espero dut hilda egongo zela ordurako...
Ehundaka putre zeruan eta lurrean, beraien itzalak nire gainetik pasatuz.




No hay comentarios:

Publicar un comentario