Lizarragako mendatetik atera gara. Laino trinkoa baina iragarpen onarekin. Pistari jarraituz hasi gara ibiltzen, ia ezer ikusi gabe. Gero, garbitu denean, pista baztertu dugu eta Sarasagainetik aurrera egin dugu.
Bideaz gozatuz Kalemayor ingurura heldu gara. Hortik primeran ikusten dira Satrustegi mendilerroa eta Txurregi.
Eta baita Beriain ere.
Eguna ederra zen eta tentagarria da oso haraino joatea baina janari gutxi ekarri dugu eta beste baterako uztea erabaki dugu. Bere ordez Trekuara igo gara.
Hortik Olloran eta Goñerri agerian ditugu.
Gero Peña Blancara igo gara.
Eta gailurretatik joan gara, Aitzorrotzetik pasatuz.
Sarasako putzura jaitsi eta hortik berriro Lizarragara.
No hay comentarios:
Publicar un comentario