Lizarmeakan aparkatu dugu. Baztango betiko laiñoak gure zain. Ia ikusi gabe hasi gara bidean.
Igotzen hasi gara eta Artzubietako zutarriak ikusi ditugu.
Eta bunkerrak. Muga izatearen madarikazioa.
Alkurruntzeko tontorrera heldu gara. Benetan ederra. Hementxe frogatzen duen bideoa.
Autza ikusten da.
Eta Gorramendi, Otanarte...
Eta Iguzkimendi, Artzamendi...
Eta Larrun. Bere tontorreko eraikina nabaritzen da. Gaur lainoak ez digu uzten itsasoa ikusten.
Jarraitu behar dugun bidea: Zuretako lepoa, Aizkoz, Andregingo lepoa eta Atxuela (ezkerraldean).
Alkurruntzetik jaitsi eta berehala Zapadoreen tunela omen dena. Militarren arrastoak itogarriak dira. Zorionez iraganeko kontuak dira.
Eta hurbil, estazio sismikoa, faila baten gainean omen gaudelako.
Alkurruntz Altuxelatik. Zuhaitzak laritzak dira.Altxuelan gurutze erori bat dago.
Autza, beti bezain zirragarria.
Eta Larrondoko igoera.
Aizkolegi eskuinean. Legate ezkerraldean. Mendaur atzean.
Legate, seguraski Euskal Herriko tontor bakarra, Faulknerren pertsonaiaren izena daramana (eta gainera nire liburu kuttunenetako batekoa: Intruder in the dust).
Eta Larrondoko gurutzea.
Gero Lizarmeakara berriro. Alkurruntzek agurtzen gaitu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario