LURUKO ATEKAK - LIZARTZU - MONDARRAIN
Luruko atekak izeneko parajean aparkatu dugu eta Antsestegirantz atera gara. Baztangoiza laiñopean dago.
Alkurruntz egunsentian.
Eta perretxikoak.
Laster Larrun eta Lapurdiko kostaldea daukagu gure aurrean.
Eta Lizartzuko tontorrera heltzen gara. Gorramendi, Adi, Okoro, Saioa eta Alkurruntz ikusten dira.
Beste aldetik jarraituko dugun mendilepoa ikusten dugu, Mondarraineraino (atzealdean dagoen tontorra). Eskubialdean Artzamendi bere antenekin.
Artzamendi eta, hurbilago, Iguzkimendi.
Itsusi eta Irubelakaskorantz begira.
Tontorrei jarraituz Mondarrainera (Arranomendi ere deitua) heldu gara.
Eta itzultzeko bidea. Zuharretako lepoa eta bere harrespila.
Cromlech-a hurbilagotik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario