domingo, 27 de octubre de 2013

Sarastarri - Agauntz - Leitzadi

Lizarrustitik atera gara. Lareo inguratu eta gero Sarastarrirantz egin dugu gora pagadian zehar. Pagadia da jaun eta jabe baina haginez zipriztinduta. Zuhaitz hauek erabiltzen omen zituzten kantabroek beren buruak pozointzeko erromatarrek harrapatzen zituztenean. Hobeto hil esklaboa izan baino.


Pagaditik ateratzean Aitzgorrik agurtzen gaitu.

Eta Txindoki eta Ausa Gaztelu.

Eta Goiherri eta ia Euskal herri osoa: Ernio, Usurbe, Murumendi, Anboto, Gorbea, itsasoa... Bista ederrak benetan.

 Jarraitzen dugu mendilepotik eta Lareo agertzen da gure aurrean.


Aitzgorrik hor jarratizen du.

Eta Agauntzeko tontorrera heltzen gara.





Hortik etorri gara.

Eta Leitzadiko tontorreraino jarraitu dugu.


Putterri eta Alleko, Lareo zaintzen.

domingo, 20 de octubre de 2013

Eugi - Azegi - Amuzko Aitza


Eugitik atera gara eta mendirako bidea hartu, urtegia behean utziz.


 Gaztainondoak begiesten Gurutxagako lepora heldu gara. Hortik Arzabal (Irumendi ere deitua) ikusten da.

Erakargarria da baina guk kontrako norabidea hartu dugu, Azegirantz, ikuspegia zabalagoa delako.


Saioa eta Zuriain nabarmentzen dira.

Beste isurialdeko ikuspegia, putreak lagun.


 Azpegi dugu aurrean eta bideko muinoak. Ipuruak eta batez ere ezpelak nonahi.

Bakea izugarria da. Erein bat ikusi dugu, gugandik ihesi.


Tontorra egin eta gero Gurutxagako mendilepora itzuli gara. Azpegirako bidea ikusten da hortik.

Orain ehiztarien kotxeak daude. Eta tiroen hotsak etengabeak dira.

Pagadian zehar Arzabalenganako bidea hartzen dugu.

Eta Amuzko Aitzaraino igotzen gara.

lunes, 14 de octubre de 2013

Garmendia - Pilotasoro


GARMENDIA - PILOTASORO

Belatetik atera eta laster Odolagan gaude. Egunsentia hotza da baina oso ederra.




Bidean zehar oso irudi bukolikoak aurkitzen ditugu.



Txaruta edo Larrazmendi gainditu eta gero Garmendiako tontorrera heltzen gara. Mendaur daukagu aurrean.

 


 Eta Hautza.

Tontorrean norbaitek Nafarroako ikurra paratu du.

 Pilotasoro antzematen da urrunean. Erdian dagoen larre berde eta txiki hori da.

Jaisten hasten gara.

Pilotasoro gero eta hurbilago.






Eta heltzen gara.