domingo, 27 de octubre de 2013

Sarastarri - Agauntz - Leitzadi

Lizarrustitik atera gara. Lareo inguratu eta gero Sarastarrirantz egin dugu gora pagadian zehar. Pagadia da jaun eta jabe baina haginez zipriztinduta. Zuhaitz hauek erabiltzen omen zituzten kantabroek beren buruak pozointzeko erromatarrek harrapatzen zituztenean. Hobeto hil esklaboa izan baino.


Pagaditik ateratzean Aitzgorrik agurtzen gaitu.

Eta Txindoki eta Ausa Gaztelu.

Eta Goiherri eta ia Euskal herri osoa: Ernio, Usurbe, Murumendi, Anboto, Gorbea, itsasoa... Bista ederrak benetan.

 Jarraitzen dugu mendilepotik eta Lareo agertzen da gure aurrean.


Aitzgorrik hor jarratizen du.

Eta Agauntzeko tontorrera heltzen gara.





Hortik etorri gara.

Eta Leitzadiko tontorreraino jarraitu dugu.


Putterri eta Alleko, Lareo zaintzen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario