domingo, 20 de octubre de 2013

Eugi - Azegi - Amuzko Aitza


Eugitik atera gara eta mendirako bidea hartu, urtegia behean utziz.


 Gaztainondoak begiesten Gurutxagako lepora heldu gara. Hortik Arzabal (Irumendi ere deitua) ikusten da.

Erakargarria da baina guk kontrako norabidea hartu dugu, Azegirantz, ikuspegia zabalagoa delako.


Saioa eta Zuriain nabarmentzen dira.

Beste isurialdeko ikuspegia, putreak lagun.


 Azpegi dugu aurrean eta bideko muinoak. Ipuruak eta batez ere ezpelak nonahi.

Bakea izugarria da. Erein bat ikusi dugu, gugandik ihesi.


Tontorra egin eta gero Gurutxagako mendilepora itzuli gara. Azpegirako bidea ikusten da hortik.

Orain ehiztarien kotxeak daude. Eta tiroen hotsak etengabeak dira.

Pagadian zehar Arzabalenganako bidea hartzen dugu.

Eta Amuzko Aitzaraino igotzen gara.

No hay comentarios:

Publicar un comentario