martes, 23 de diciembre de 2014

Astate

Erratzu - Astate
19 km.

Erratzutik atera gara. Larreak izoztuta daude.
 Igotzean behelainoak atzean utzi ditugu.
Basoan zehar.
Arrigorri eta Auza.
Eta Astateko tontorrera heldu gara. Iguzkimendi eta Artzamendi:
Buztanzelai-Lauordena eta Auza:
 Pirineoak:
 Auza berriro:
Eta Baigura:

Itzulzean, Orhi oso argi ikusten da.

viernes, 21 de noviembre de 2014

Altzania

Txaradigorri - Zelatamuño - Irumugeta - Argonitz - Bernoa - Intsusburu (15 km.)

Lau hitzek definitzen dute gaurko txangoa: bakartasuna, udazkena, muga eta trikuharriak.
Bakartasuna zeren, ostirala izanda, inor ez baitzegoen.
Udazkena, bide osoa pagadiak betetzen duelako eta, data hauetan, pagadia delako udagoienaren adierazpenik nabarmenena.
Muga, bide osoan zehar Gipuzkoa eta Nafarroaren arteko muga zedarritzen duten mugarriei jarraituko diegulako.
Eta trikuharriak, erruz aurkitzen direlako.

Lizarrustitik atera naiz Askokopuntarantz.
Udazkena nabarmena da.


Txaradigorrin lehengo trikuharria aurkitzen dugu.


 Zelatamuño eta Mintegitxuta zeharkatzen ditugu. Afitxaren arabera azken izen hau haritzen mintegia izateari zor zaio.
Agauntzeko sakana, Aralar eta Alleko ikusten dira.

Irumugetan, izenak dioenez, Ataun, Etxarri Aranatz eta Bakaiku elkartzen dira. Mugarrian hiru izenak agertzen dira. Argazkian Etxarrirena.
Trikuharri gehiago: Argonitz
eta Bernoa non, batzuen arabera, sorginak elkartzen ziren.. Ondoko galtzada Ataunerantz doa.
Bukatzeko Intsusburu trikuharria eta tontorra.
Hortik bista ederra: Txurrukopunte eta Naparraitz eta, hodeien gainetik, Aratz.
Itzultzean Beriain agertzen da (joatean lainoak estaltzen zuen).

sábado, 25 de octubre de 2014

Uharte Arakil - Beriain

Uhartetik ateratzen naiz. Hariztien artean hasieran, lasai. Pagadien artean eta aldapa nekosoen zehar, gero. Basoa desagertzen den une batean mendilerroa agertzen da.

 Igo eta gero bistak ikusgarriak dira Satrustegirantz.

Beriainerako bidean Uharte Arakil ikusten da, Aralarren magalean. Hantxe dut kotxea.

San Donato

Satrustegi Beriandik

Eta Ihurbain Beriaindik

Ihurbain lehenengo planoan. Urbasa, Aratz eta Aizkorri hondoan.

Eta Beriainera itzuliz, San Donato zerumugan


Ta berriro Uharteko leporantz jaitsierako bidea hartzeko

Eta, beti bezala, lore ederrak. Hementxe mitxoleta horia (meconopsis cambrica)

Bioletak

Eta ezagutzen ez ditudan beste batzuk

sábado, 18 de octubre de 2014

Erratzu - Aizpitza - Gorramendi

Erratzutik atera naiz egunsentian eta Bidarraira doan galtzada hartu dut. Laister Saioako mendilerroa agerian dut.
Aizpitzara heldu naiz. Ikuspegia ederra da oso. Auñamendiak ikusten dira.
Aizpitza eta Goramendiren artean Mastrugaingo aztarnategi megalitikoa dago. Harrespilen atzean, Aiako harriak, Alkurruntz, Atxuria, Larrun eta itsasoa.
Gorramendiraino jarraitzen dut. Base amerikarraren arrastoak nabarmenak dira. Hementxe pottoka bat Buztanzelairen aurrean.
Eta Pirineoak.
Eta iparraldera begira, ezkerretik eskuinera: Arranomendi, Iguzkimendi, Artzamendi, Baigura eta Otanarte.
Auza, Aizpitzako antenak eta, hondoan, Adi.
Oraindik ere badaude loreak eta udazkena ez da apenas nabaritzen zuhaitzetan.


sábado, 4 de octubre de 2014

Okolin - Saioa - Gartzaga - Azkenatz

Iruñerrian oskarbi: Orion, Bellatrix eta Aldebaran zeruan, gure patuaren ikusle. Eta, hala ere, Ezkabako tunela zeharkatu eta berehala dena lainopean. Laino trinkoa gainera. Eta hanka sartu dudalako pentsatzear nagoenean konturatzen naiz ateri dagoela zerua aurrerago.
Ultzamako Bentetan aparkatzen dut eta basoan barruratzen naiz. Gaua da oraindik eta une magikoa da. Oreinen orroak eta hegaztien karrankak bakarrik. Pagadien artean ibiliz, naturarekin lotuta sentitzen naiz.
Basotik atera eta Okolinerako bidetik paraje ederra ikusten da. Puntu txuria kotxea dagoen lekua da.
Igotzen jarraitzen dut eta Okolineko tontorrera heltzen naiz.
Larrun primeran ikusten da.
Eta Saiorako bidea. Hara joango naiz.
Oso mendilepo ederra da eta hortiz ibiltzea plazerra da. Zuriain dago alde batean.
Eta Okolin atzean (hortik nator).
Saioa behatoki pribilegiatua da edozein norabidetan.
Adi eta Pirineoak.
Larrun berriro.
Eta Pirineoak hondoan, betiereko presentzia, oraingo honetan hodeien gainetikan.
Atzerako bidea hartzen dut eta Gartzagara igotzen naiz. Ezkerretik eskuinera: Algorrieta, Loiketa (blog honetako beste sarrera baten igoak) eta Azkenatz.
 Saioa eta Okolin Gartzagatik ikusita.
Bukatzeko Gartzagatik Azkenatzera joan naiz. Hementxe Gartzaga handik ikusita.
Eta bide osoan zehar basa azafranak.
Otaloreak.
Eta txilarra.