Auzara igotzeko asmoa genuen eta Erratzura joan gara.
Gorostapalorako bidean ilargia ikusgai zen oraindik.
Eta atzean geratu da Erratzu, Gorramendik babestua.
Iñarbegiko bidetik Alkurruntz nabarmentzen da.
Udaberriak eztanda egin du. San Joxe loreak lekuko (Primaveras, Primula acaulis).
Sorginetxoa trikuharria.
Iñarbegi atzean geratzen da bere berde iraingarriarekin.
Baina bide okerra hartu dugu eta aldapa nekeza igo eta gero beste baterako uztea erabaki dugu. Tontorra agurtzen dugu.
Hala ere bistak ederrak dira: Saioako mendilepoa (argazkian), Adi eta abar.
Eta beste aldetik Argarai-Adartza mendilerroa azaltzen da.
Itzultzeko Xorroxingo purrustaren kaltzada hartu dugu.
Bidean zehar txikoria belarrak daude (Diente de León, Taraxacum officinale). Emaztearen arabera bere haurtzaroan, Beasainen, flores del demonio deitzen zieten.
Ez gara Auzara igo baina goiz ederra eman dugu. Auza ez da mugituko eta gu itzuli egingo gara.