viernes, 13 de octubre de 2017

Belateko inguruak

GILTZURRIÑARRI - MATRAKOLA - LARREPIL - PUTZUETAKOGAIÑE - BERRIOZOKOA - GAZTELUZARRA
12 kilometro

Gaur Belateko ohiko mendietara joan ordez, inguruko mendi txikietan zehar ibiltzea erabaki dut.

Mendatetik pagadian zehar Giltzuriñarrira igo naiz.
Gero Matrakolara joan naiz. Usategietako tiroen danba etengabea zen.
Larrepilerako bidean bista ederrak daude.


Eta are politagoak Putzuetakogaiñetik.


 Pagadi ederrean zehar jarraitu dut eta Berriozokoara igo naiz. Tontor hau antenek erabat itsusturik dago.


Hurrengo helburua, Gazteluzarra, agerian zegoen.

Gaztelura igo eta gero Ultzamako Bentara itzuli naiz, zohikaztegitik pasatuta


No hay comentarios:

Publicar un comentario