lunes, 9 de octubre de 2017

Txurregi

Txurregi Irurtzundik
13,5 kilometro

Irurtzundik atera naiz, larreetan zehar, Urritzolarantz. Hotza (3 gradu) eta laino zerratua. Egunsentia magikoa da, hala ere.
Urritzola atzean utzita igotzen hasten naiz, bista ederrekin gozatuz.

Hasierako aritzak, elorriak eta ipuruak pago bihurtuko dira gorago.

Irurtzun, Biaizpe eta Erga igoeratik.

Olarregiko lepora helduta, Txurregi ikusten da. Aldapa nabarmena, desnibela %35 ingurukoa, diotenez.

Esfortzuak merezi du. Ikuspegiak itzelak baitira. Elomendi eta Erreniega.
 Iruñerria eta Izaga

Zoom bat: Gartzaga, Okolin, Saioa eta Zuriain.
Pirineoak.
Oilaran.

Satrustegiko gandorra.


Ahuntzak.
Olarregiko lepoa eta Gaztelu Txurregitik.
Euskal txerriak Urritzolan.
Zutoin honek harrituta dirudi.

No hay comentarios:

Publicar un comentario